Tabakoak gorputzean zer eragin duen ikusteko esperimentuak egingo dituzte datorren astean eskualdeko hainbat ikastetxetan.
Drogomenpekotasunen prebentzioan aditua den pertsona batek tailerrak emango dizkie Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleei, tabakoa eta bere eraginen gainean hausnarketa eragiteko.
Maitzaren 31 Tabakorik Bako Nazioarteko Eguna dela-eta, Amankomunazgoko Drogomenpekotasunen Prebentzio Sailak antolatu ditu tailerrak.
Durango, Elorrio, Iurreta, Abadiño, Otxandio eta Mallabiko hamar ikastetxek parte hartuko dute Amankomunazgoak antolatutako tailer bereziotan.