Eskualdeko ordezkari guztiek joanekoak irabazi dituzte

Anboto 2010ko api. 19a, 13:07

Abadiño, Iurreta, Atxondo eta Berrizek ederto hasi dute Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketa.

Abadiño, Iurreta, Atxondo eta Berrizek ederto hasi dute Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketa. Herri artekoak emaitzak onak utzi dizkigu lehenengo jardunaldian. Abadiñok Gallartaren kontrako hiru partiduak irabazi zituen. Kadeteetako eta nagusietako emaitzei erreparatuta, esan daiteke, Abadiñok hanka eta erdi hurrengo fasean duela. Iurretako eta Berrizek etxean jokatu zuten eta hiru mailetatik bitan irabaztea lortu zuen. Emaitza bera lortu zuen Atxondok etxetik kanpora. EMAITZAK ABADIÑO-GALLARTA Kadeteak: Abadiño 22-0 Gallarta Gazteak: Abadiño 22-18 Gallarta Nagusiak: Abadiño 22-4 Gallarta IURRETA-LEKEITIO Kadeteak: Iurreta 22-8 Lekeitio Gazteak: Iurreta 22-6 Lekeitio Nagusiak: Iurreta 4-22 Lekeitio BERRIZ-BILBAO Kadeteak: Berriz 22-11 Bilbao Gazteak: Berriz 0-22 Bilbao Nagusiak: Berriz 22-9 Bilbao LEMOA-ATXONDO Kadeteak: Lemoa 4-22 Atxondo Gazteak: Lemoa 22-0 Atxondo Nagusiak: Lemoa 17-22 Atxondo
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!