Sorginen Lasterketan lehenengoz parte hartu du eta "oso gogorra" iruditu zaio. Gainera fisikoki ez zegoen bere onenean. "Gauean tripako min handia izan dut eta lasterketa hasi aurretxoan oraindik zalantzak nituen, proban parte hartu ala ez. Azken unean erabaki dut aurrera egitea", adierazi du. Eta sufrimenduak sufrimendu amaitzea lortu du. "Lasterketa hauek mentalak ere badira. Buruan kudeatu behar dituzu: distantziak, aldapak… Buruak eramaten ditu hankak eta gorputza. Indarrak ondo neurtu behar dira", azaldu du.
Honako hau izan da bere denbora: 4 ordu eta 34 minutu. "Oso pozik nago eta lagunek esan didate meritu handia dudala".
Urtero lau bat mendi lasterketatan parte hartzen du. "Tamalez lanak ez dit entrenatzeko aukera gehiago ematen".
Sailkapen guztiak LOTURA HONETAN begiratu daitezke.