Beñat Ugartetxea mallabiarrak irabazi du Igorreko saioa

Anboto 2016ko urr. 24a, 09:45

487 puntu batu zituen Beñat Ugartetxea mallabiarrak, atzo, Igorren jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko hirugarren kanporaketan. Aurreko bi kanporaketetan Miren Amurizak eta Eneko Abasolo Abarkas-ek bezala, finalaurrekoetarako txartela lortu zuen Ugartetxeak.

Urriaren 29an jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa, Leioan. Txaber Altube abadiñarrak parte hartuko du saio horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!