Miren Amurizak irabazi du udazkeneko faseko lehenengo kanporaketa

Anboto 2016ko urr. 16a, 12:00

Mungian jokatu zuten, atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseko lehenengo saioa, eta 531 puntugaz, Miren Amuriza berriztarrak irabazi zuen kanporaketa. Finalaurrekoetarako txartela lortu du, beraz, Amurizak.

Kanporaketa saio horretan Durangaldeko beste bi bertsolarik ere parte hartu zuten, Aitor Bizkarrak eta Garikoitza Sarriugartek, hain zuzen ere. Bigarren postuan sailkatu zen Bizkarra abadiñarra, 474.4 puntugaz; eta laugarrena izan zen Sarriugarte zaldibartarra, 440 puntu eskuratuta.

Hurrengo kanporaketetako emaitzen arabera jakingo dute Bizkarrak eta Sarriugartek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoan aritu ahalko diren ala ez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!