Pozik hartu du Kristina Mardarasek txapela janzteko ardura. Elkarrizketan adierazi duenez, barruan daroa bertsolaritza iurretarrak, eta txapelketetan egiten den elkarlana nabarmendu du: "Urte guztikoa da txapelketaren muntaia: gai-jartzaileen taldea, bertso eskoletakoek antolatzen dituzten saioak, epaileen jarduera... Ezkutuko lan handia dago txapelketa honek aurrera egiteko. Horretan bat gehiago sentitzen naiz ni, ez bereziki nor txapela ipintzeko."
Zapatuko finalaren harira, "saio ona eta freskoa" izango dela uste du Mardarasek. Finaleko bertsolarien inguruko iritzia eman du, beti ere ezaugarri baikorrak nabarmenduta.
Sarrerak salgai
Finala zapatuan jokatuko da Miribillan, 17:30ean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean erosi daitezke, eta zapatuan bertan, 14:00etatik aurrera ere egongo da aukera horretarako, Miribillan bertan. ANBOTOn sarrera bi dauzkagu zotz egiteko. Eguen eguerdian egingo dugu zozketa, eta parte hartzeko zozketa@anboto.org-ra idatzi behar da.