Mardarasek egindako isileko eta plazako lana eskertu gura du Bizkaiko Bertsozale elkarteak, eta horregatik proposatu diote berak janztea txapela irabazleari.
Bertsolaria eta bertso eskolako irakaslea izan da iurretarra, eta antolakuntzan, gai jartzailetzan, zein epailetzan ere aritu izan da. Bertsozale elkarteak azpimarratu duenez, "bertsozale fideletan fidelena" ere bada Mardaras.
Bizkaiko bertsolari txapelketaren zortzi finalistek bihar eskainiko duten prentsaurrekoan parte hartuko du Kristina Mardarasek ere, eta abenduaren 20an 17:30ean hasiko den finalean, oholtza gainera igoko da, txapela dagokion bertsolariari janztera.