Victor Bernedo, Zutoia Odriozola, Irazu Aranburu eta Lara Estebañez garaile Amaraune mendi lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2026ko ekainaren 20a

Berrizen jokatu den Amaraune Mendi Lasterketa Durangaldeko Kopako bigarren proba izan da.

Beroa eta hezetasuna horiek izan dira gaurko protagonista nagusiak. Hala ere, Amaraune Mendi lasterketan irteera hartu duten korrikalariek aise egin diote aurre eguraldi zein desnibelari. Lehenengoa Berrizko helmugara heltzen lasterketa laburreko Victor Bernedo elorriarra izan da. Bernedok nagusitasunez irabazi du eta bi minututik gorako aldea atera dio bigarren sailkatuari. Bigarren postua Julen Orbegozok lortu du eta hirugarrena Aketza Fernandezek. 

Emakumezkoetan, lehenengo postuak borrokatuagoak egon dira. Mallabiko 7 Pago lasterketan bezala, garailea Zutoia Odriozola elorriarra izan da. Hiru segundora Itsaso Serrano helmugaratu da eta 23 segundotan helmugaratu da Oihane Alonso. 

Lasterketa luzean ostera, faborito nagusiak ez du hutsik egin. Irazu Aranburu mallabiarrak 1:43:03 behar izan ditu 21 kilometroak egiteko. Bigarren sailkatua Josu Urrutia izan da eta  Aranbururengandik ia 7 minutura helmugaratu da. Eta hirugarrena Iñaki Goenaga izan da. 

Emakumezkoetan garaipena Lara Estebañez legazpiarrak lortu du. Bigarren postuan Nora Narbaiza zaldibartarra helmugaratu da eta hirugarren Paule Portilla zornotzarra.

Kopako liderrak
Durangaldeko Kopako liderrei dagokionez, honela dago kopako sailkapena: 

SUGAR KOPAN LIDERRAK: Zutoia Odriozola eta Aketza Fernandez

MARI KOPAN LIDERRAK: Irazu Aranburu eta Lara Estebañez

Kopako argazkiak
Beste urte batez, ANBOTO Durangaldeko Kopako babesle da eta asteburuan zehar argazkiak www.anboto.org-en egongo dira ikusgai. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!