Mankomunitateak uste du belodromoa Durangaldea gainditzen duen azpiegitura dela, "bai bere dimentsioagatik, bai izan dezakeen eraginagatik", eta, beraz, proiektuaren kudeaketa ezin dela bere gain bakarrik ipini. Kirol azpiegitura estaltzeko eta berritzeko proiektua 6,8 milioi eurokoa dela dio, eta Aldundiak kopuru horretako 1,5 milioi finantzatzeko prestutasuna agertu duela. "Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez du proiektuaren inguruan konpromisorik hartu", esan du Mankomunitateak.
Idoia Otaduy erakundeko presidenteak dioenez, azken urteotan azterlanak eta bilerak egin dituzte eskualdeko alkateekin, bideragarritasun formulak bilatzeko. Hala ere, presidenteak ohartarazi du "gaur egun ez dagoela behar adinako adostasun instituzionalik haren garapena bermatzeko". Eta gaineratu du Mankomunitateak ezin duela bere gain hartu "ezaugarri horiek dituen azpiegitura baten karga ekonomikoa, ezta operatiboa ere, funtsezko zerbitzu publikoak arriskuan ipini barik".
Adierazpenagaz, Mankomunitateak txirrindularitzarekiko konpromisoa eta lankidetzan aritzeko prestasuna berretsi gura izan ditu. ditu. Ildo horretan, Mankomunitatearen, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lan mahai bat sortzea eskatu du.