Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EH Bilduren iritziz, "ezin da ardura guztia Mankomunitatearen gain utzi, oinarrizko zerbitzuak arriskuan jar ditzakeelako". Gauzak horrela, koalizioak "elkarlan-mahai bat" eratzea proposatuko du.
EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du datorren egueneko osoko bilkuran, Berrizko belodromoko proiektuaren harira "erakundeen arteko lankidetza eta finantzaketa bermatzeko". Koalizioak "ezinbestekotzat" jo du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak " ardura eta proiektuaren lidergoa hartzea", proiektuaren dimentsioak eskualdeko mugak gainditzen dituela iritzita.
Ekainaren 11n, Mankomunitateak eta Aldundiak bilera egin zuten, eta EH Bilduk esan du hala Aldundiak nola Jaurlaritzak ez dutela "konpromiso instituzionalik hartu". Diotenez, Aldundiak "lehen fasearen zati bat bakarrik" finantzatuko luke eta "Jaurlaritzak ez du parte hartzeko borondaterik agertu". Hori dela eta, EH Bilduren iritziz, "ezin da ardura guztia Mankomunitatearen gain utzi, oinarrizko zerbitzuak arriskuan jar ditzakeelako". Gauzak horrela, koalizioak "elkarlan-mahai bat" eratzea proposatuko du, erakunde guztien parte-hartzea ziurtatzeko eta belodromoari "epe luzeko bideragarritasuna eta gardentasuna" emateko.