Atzo Berrizko ziklo-krosaren aldi berri bat lehiatu zuten Berrizburu, Marino Lejarreta belodromo eta Iñaki Lejarreta BTT zirkuituaren inguruetan. Gizonen Opena Aitor Hernandez ermuarrak irabazi zuen (1:00:32). Arkaitz Suso eta Beñat Fernandez de la Peña sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Biek lehia estua mantendu zuten azken metrora arte eta denbora berean helmugaratu ziren, irabazlearengandik 1:11-ra. Emakumeen Openean Ainara Elbusto gailendu zen (57:31). Magali Albisuk (1:02:43) eta Antia Mendezek (1:06:38) osatu zuten podiuma.
Gainerako mailei dagokionez, juniorretan Mikel Llorente eta Lidia Castro de la Serna izan ziren onenak eta kadeteetan, Aimar Irizar eta Noa Vega.