Egungo kudeatzaileak erretiroa hartuko zuela eta, irailean aukeraketa prozesua ireki zuen Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak; lehen aukeraketa enpresa bati agindu zitzaion oharraren arabera, eta lau hautagai aukeratu zituzten orduan. Osteko aukeraketan, baina, desadostasunak salatu ditu EAJk. "Orain arte kargu horietarako izendapenak aukeratutako pertsonen profilaren eta trebetasunen arabera egin izan dira. lehen momentutik, EAJk akordioetara iristeko jarrera erakutsi du, hasiera batean aukeratu ziren pertrsonen trebakuntari, ibilbide profesionalari eta esperientziari dagokionez. Baina lehen momentutik EH Bilduren helburua bozketa bidez inposatzea azken 12 urteotan erakunde baten proiektuen diseinuan, plan estrategikoen lanketan eta kudeaketa ekonomikoan zerikusirik izan ez duen hautagai bakarra".
Azkenik, Zuzendaritza Batzordearen azken bileran EAJk "kanpoko erakunde batek" hautagaiei buruzko txosten bat egitea proposatu zuen, baina EH Bilduk, atzera bota zuen. Ondorioz, aukeraketa prozesuko bozketan EAJko ordezkariek ez zuten parte hartu.