Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak kudeatzaile posturako hautaketa prozesua ireki du

Anboto 2024ko ira. 19a, 16:04

Artxiboko irudia.

Elkartearen kudeaketa eta proiektuen lidergoa zuzendu eta koordinazioarekin lotutako beste erantzukizun batzuk bere gain hartuko dituen profesional proaktiboa bilatzen du Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak. 

Ezinbesteko baldintzen artean, euskarazko C1 eta ingelesezko B2 tituluak, B gidabaimena eta ibilgailua edukitzea eta kudeaketarako eta koordinazio eta plangitzarako gaitasunak edukitzea eskatzen dituzte. 

Hautaketa prozesua banaka egingo da. Interesdunek ileyun@seleccionformacion.com  helbidera idatzi behar dute, irailaren 30 aurretik, 11888 erreferentziagaz. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!