Julen Arzuagak Legebiltzarra utziko du Durangaldeko Urkiola Agentzia kudeatzeko

Anboto 2024ko urr. 30a, 12:25

Artxiboko irudia.

Julen Arzuagak Eusko Legebiltzarra utziko duela iragarri du. EH Bilduko ordezkari gisa hiru legegintzaldi egin ditu, eta laugarrenean ari da orain. Durangaldeko Urkiola agentzian kudeatzaile aritzeko hautatu dute, hain zuzen ere. 

Sare sozialetan eman du Berrizen bizi den Arzuagak erabakiaren berri: "Hamabi urteren ostean, eta EH Bilduren Kongresua begi bistan, nire ardurak uzteko garaia heldu zela pentsatzen nuen. Dena apur bat aurreratu zait, baina".

Arzuaga abokatua da ikasketaz, eta giza eskubideen gaietan aritzeagatik da ezaguna, batez ere. EH Bilduren Askatasun Demokratikoen idazkaria izan da. Politikarako jauzia eman aurretik, Berrizko Udalean tokiko garapenerako teknikari ari zen lanean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!