Susana Lopez Altuna Osakidetzako zuzendari orokorra berrizko herritar mobilizatuen ordezkariekin batuko da barikuan, hilak 11. Izan ere, Berrizko mediku falta salatzeko, astelehenean osasun zentroko itxaron gela hartu zuen herritar talde batek. Goian esan bezala, batzarrera arte mobilizaziorik ez dute egingo herritarrek.