Iñigo Alzola eta Maria Delgado irabazle, Berrizko Amaraune mendi lasterketan

Anboto 2024ko eka. 24a, 09:10

Amaraune mendi lasterketako onenen familia argazkia. (Argazkia: instagram: Amaraune mendi lasterketa)

Proba luzean eskualdeko korrikalari bi sailkatu ziren bigarren tokietan: Irazu Aranburu mallabiarra eta Maialen Artiach elorriarra. Proba laburreko irabazle biak durangarrak dira: Ander Jauregi eta Irati Garcia.

Berrizen Amaraune mendi lasterketaren 3. aldia lehiatu zuten zapatuan. Proba bi izan ziren: ohiko luzea (21 km) eta aurten lehenengoz egin duten laburragoa (12 km).

Proba luzean Iñigo Alzola (1:42:20) eta Maria Delgado (12:18:25) nagusitu ziren. Eskualdeko korrikalari bi sailkatu ziren bigarren tokietan: Irazu Aranburu mallabiarra (1:43:52) eta Maialen Artiach elorriarra (2:19:12). Emakumeetan Andikona Albizuri berriztarrak osatu zuen podiuma: 2:21:19.

Proba laburreko irabazle biak durangarrak dira: Ander Jauregi (52:47) eta Irati Garcia (1:10:09). Gizonetan Iñigo Pradera mallabiarrak (53:41) eta Aitor Hernandez ermuarrak (54:23) osatu zuten podiuma. Emakumeetan Arantxa Atxega zumaiarra (1:13:00) eta Xubane Sagastagoia abadiñarra (1:15:41) igo ziren podiumera.

Sailkapen guztiak: lasterketa luzea eta lasterketa laburra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!