Berrizko anbulategian hiru mediku edukitzetik, bakarra edukitzera igaro dira. Erabaki horren aurka hainbat protesta egin dituzte, eta barikurako beste bi deitu dituzte: 12:00etan elkarretaratzea egingo dute anbulategi parean, eta 19:00etan manifestazioa egingo dute. Berrizko Pentsiodunen Mugimenduaren ustetan, "ezinezkoa" da mediku bakar batek 5.000 biztanleko herri batean herritarrak "merezi duten modu egoki eta duinean artatzea". Horrez gainera, ezinegona azaldu dute, hemendik aurrerako zerbitzuagaz. "Kontutan hartuta, premiazkoa bakarrik artatuko dela, nork baloratuko du zerk duen urgentzia? Pazienteak berak? Administrariak? Erizainak? Mediku bakarrak?", galdegin dute.
Mozioa aho batez onartu dute eguazteneko osoko bilkuran.