Oihane Unzalu berriztarrak bigarren tokian amaitu du Mendi Lasterketen 2023 Lineako Euskal Herriko Kopa

Anboto 2023ko ira. 27a, 09:59

Oihane Unzalu ezkerrean sailkapen nagusiko podiumean.

Joan den asteburuan amaitu zen Kopa Azkainen ospatu zen Skyrhune proban.

Emakumezkoen maila absolutuan Blandine L 'Hirondel nagusitu zen 2:10:39ko denborarekin eta Maud Combarieu podiumetik gertu geratu zen 2:28:37ko denborarekin. Oihane Unzalu berriztarrak hogeita hirugarren amaitu zuen eta ezin izan zion garaipena zalantzan jarri Oihana Zubillaga Euskal Herriko Kopako irabazleari. Sailkapen nagusian bigarren amaitu du Unzaluk. Lehenengo biek lehia estua mantendu dute denboraldian zehar eta azkenean 35 puntuko aldea egon da bien artean: 444 puntu Zubillagak etra 409 puntu Unzaluk. Kopako podiuma Combarieu-k osatu du 391 punturekin.

Euskal Herriko Kopa zortzi lasterketek osatu dute. Martxoan hasi zen Kolazino lasterketarekin hasi zen zirkuitua. Harrezkero, Kilimon Trail, Berako XVII. Mendi Maratoi Erdia, Kanpezu-Ioar Mendi Maratoi Erdia, Irati Trail, X. Amurrio Trail Lasterketa, Baztandarra Trail eta Skyrhune trailak lehiatu dituzte.

Gizonen maila absolutuan Beñat Katarain izan da irabazlea (447 puntu). Victor Bernedo (338) eta Ibai Makazaga (283) geratu dira bigarren eta hirugarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!