Oihane Unzalu berriztarra podiumera igo da Amurrio Trail lasterketan

Anboto 2023ko eka. 28a, 12:43

Oihane Unzalu Amurrioko podiumean. (Argazkia: Chris Gomez)

Joan zen zapatuan Euskal Herriko Kopako seigarren proba lehiatu zen X. Amurrio Trail lasterketaren barruan, 31 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positiboarekin.

Lasterkariek bero eta hezetasun handiarekin egin zioten aurre probari, Amurrio Trail Taldeak eta EMFk antolatutako ekitaldian. Emakumezkoetan,Oihane Unzalu berriztarra hirugarren tokian sailkatu eta podiumera igo zen. Bere aurretik, Oihana Zubillagak eta Maud Combarieuk lehia polita eskaini zuten lasterketako hainbat kilometrotan. Azkenean, Zubillaga izan zen irabazlea.

Gizonetan Beñat Katarainek irabazi zuen proba, Julio Salazarren eta Victor Bernedoren aurretik.

Probako argazki galeria LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!