Ekainaren 24an Amaraune mendi lasterketa egingo dute Berrizen

Anboto 2023ko eka. 8a, 13:00
Mendi lasterketa bateko irudia.

Iazko lehenengo aldiak harrera ona izan zuen eta errepikatu egingo dute. izen-ematea hasita dago.

Amaraune elkarteak antolatutako mendi lasterketa ekainaren 24ko zapatuan izango da. Irteera Elizondo plazan izango du, 10:00etan, eta 19 kilometroko ibilbidearen ostean toki berean helmugaratuko dira parte hartzaileak. Probak Berrizko hiru mendi zeharkatzen ditu: Sarrimendi, Gaztelumendi eta Oiz. 1.000 metro inguruko desnibel positiboa du.

Parte hartzaile bakoitzak bertoko produktuez beteriko poltsa bat jasoko du opari proba bukatutakoan, eta herriko merkatarien bonu txartelak zozkatuko dira korrikalarien artean. Horrez Gainera, lehenengo hirurek sari hauek jasoko dituzte: irabazleak, 150 euro, txapela, garaikurra eta lore sorta; bigarrenak, 100 euro, garaikurra eta lore sorta; hirugarrenak 50 euro, garaikurra eta lore sorta.

Izen-ematea hasita dago eta LOTURA HONEN bidez egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!