Elkarretaratzera deitu dute Berrizen gaztetxearen aurkako eraso berri bat salatzeko

Anboto 2022ko urr. 25a, 08:40

Aurreko lapurretako irudia.

Eguenean, urriak 27, egingo dute elkarretaratzea, Berrizko Urtiaga plazan, 20:00etan. "Gaztetxiek errespetatu daiguzan! Herrixek gaztetxie babestu daizela!" lelopean egingo dute elkarretaratzea. 

Berrizko Hiltegixe gaztetxeak eraso berri bat salatu du aste honetan. "Gaztetxera sartu garenean herriko hainbat gazte aurkitu ditugu barruan, atea indarrez zabaldu ostean bertako alkohola edaten. Gaztetxeko materiala eta altzariak apurtu eta egoera tamalgarrian uzteaz gainera, barrako edariak lapurtu eta gaztetxean bertan kontsumitu dituzte", salatu du bertako asanbladak ohar batean.

Asken asteetan Euskal Herriko eta Durangaldeko hainbat gaztetxeren aurkako erasoak eta lapurreta saiakerak salatu dituzte. Berrizko Hiltegixe gaztetxeaz gainera, Zaldibarko eta Elorrioko gaztetxeek ere salatu dituzte horrelakoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!