Berrizen lau t'erdiko pilota txapelketa berreskuratu dute hamar urteren ostean eta arrakastatsua izan da

Anboto 2022ko uzt. 7a, 08:44
Finalisten eta antolatzaileen familia argazkia Berrizko pilotalekuan.

Datorren urtera begira parte hartzaile kopurua handitzeko asmoa dute.

Hamar urteko parentesiaren ostean, Oizpe pelota taldeak Berrizko lau t'erdiko txapelketa berreskuratu du aurten. Hasierak sekula ez dira errazak izaten, baina txapelketak espero zena baino harrera hobea izan du: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 56 pilotarik parte hartu dute. "Txapelketak izan duen arrakasta ikusita, datozen urteetan parte hartzaile kopurua handitzeko asmoa dugu", adierazi dute Oizpeko ordezkariek.

Gaztetxoen mailako txapelketa izan da. Joan zen eguenean jokatuta ziren lau finalak. Gazteetan Etxabe bergararra geratu zen txapeldun Zearra gasteiztarra 18-9 menderatuta. Kadeteetan Sanchez iruindarrak 22-14 irabazi zion Uriarte lezamarrari. Umeetan Bengoetxea munitibarrarentzat izan zen garaipena: 18-8, Urrestila azpeitiarraren aurka. Azkenik, umetxoen mailan Narbaizak 18-12 irabazi zion Etxezarragari berriztarren arteko finalean.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!