Agirrebeitiak zazpigarrenez jantzi du txapela Berrizen

Joseba Derteano 2022ko uzt. 2a, 10:20

Eguazten iluntzean Berrizko San Pedro eta Santa Isabel frontenis txapelketako finalak jokatu zituzten. 

Oizpe pilota elkarteak antolatzen duen frontenis txapelketak baditu aurtengo txapeldunak. Eguaztenean hiru final jokatu zituzten Berrizko Olaburu pilotalekuan. Mutiletan eta lau t'erdiaren barruan, Eneko Agirrebeitia berriztarrak 22-12 irabazi zion Aitor Bernaolari. Agirrebeitiak neurria hartuta dio etxeko txapelketari, azkenengo zortzi aldietatik zazpi irabazi ditu eta. Aurtengoa 12. edizioa izan da. Nesken binakako txapelketan, Naia Arregi eta Jone Askasibar geratu ziren txapeldun. Emozio handiko partidu estu batean, 22-21 menderatu zituzten Lorea Laskurain eta Enara Nieto. 

Txapelketa mistoa
Azkenik, bikote mistoen txapelketan, Egoitz Amezua eta Naiara Amezua izan ziren onenak. Final lehiatu batean, 22-15 irabazi zieten Mikel Laskuraini eta Lorea Laskuraini. Txapelketa mistoan 12 bikotek parte hartu dute

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!