Lasterketa batean lehenengoz parte hartu eta irabazi egin du Andikona Albizuri berriztarrak

Anboto 2021ko eka. 27a, 13:15
Andikona Albizuri helmugara heldtzen.

Helmugan "oso pozik" zegoen korrikalari berriztarra.

Andikona Albizurik (Berriz, 1980) meritu handiko lana egin du gaur Tabiran; Eta ez proba irabazi duelako bakarrik, baita bere bizitzan parte hartzen zuen lehenengo lasterketa zelako ere. Kirola egitea gustuko du —igerian, bizikletan…—, baina korrikako lasterketa ofizial batean gaur aritu da lehenengoz. "Oso pozik nago eta lasterketa osoan gustura aritu naiz", adierazi du amaieran.

Iaz konfinamendu sasoian hasi zen korrika egiten Berrizko bere baserri inguruan. Orain bost aste Tabirako mendi lasterketaren berri jakin zuen eta mendian gogor entrenatzen hasi zen. Aurrerantzean proba gehiagotan parte hartzen saiatuko dela dio.

Andikona Albizuri probako irabazleari ematen diote makilarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!