Auto batek istripua izan du AP8an, Berrizen

Anboto 2021ko ots. 26a, 21:02
Suhiltzaileak istripua gertatu den tokian lanean (@BomberosBizkaia)

Suhiltzaileak bertaratu dira auto barruan zihoazen bi lagunak ateratzen laguntzera. Ertzaintzaren arabera ez dute zuri larririk.

20:20 inguruan Dacia Sandero markako auto bat errepidetik irten da AP-8an, Berriz parean, eta Donostiarako noranzkoan. Barruan zihoazen lagun biak suhiltzaileen laguntzarekin irten dira. Osasun langileek tokian bertan artatu dituzte eta ez dute zauri larririk, Ertzaintzako iturrien arabera. Zirkulazioa ez dago geratuta, baina trafikoa bideratzen ari dira.

Autopistan eta Berriz parean gaur gertatu den bigarren istripua da. Eguerdian beste auto bat irten da errepidetik, baina kasu haretan Bilborako noranzkoan gertatu da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!