AP8-an eta Berriz parean, istripua izan du auto batek

Anboto 2021ko ots. 26a, 15:19
Istripuak auto ilarak eragin ditu (@trafikoaEJGV)

Bilborako noranzkoan gertatu da istripua.

14:15an auto batek istripua izan du AP8an, Berriz parean. Anbulantzia bat bertaratu da eta zauritu bat artatzeko.

Pare bat ordutan errei bat bakarrik egon da irekita  eta trafikoa bertatik bideratu dute. Auto ilarak egon dira. 17:00etatik errei denak zabalik daude.

Puntu horiak markatzen du istripua gertatu den tokia (@112_SOSDeiak)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!