Berrizko Mesedeetako komentuko hamazazpi mojek positibo eman dute atzo eginiko PCR probetan

Anboto 2020ko urr. 2a, 20:40

Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, Berrizen gora egin du koronabirus kasu kopuruak, nabarmen. ANBOTOk jakin du, Berrizen atzeman diren 19 emaitza positiboetako hamazazpi Berrizko Mesedeetako komentuko mojenak direla. 

43 moja daude bertan egoiliar, eta atzo guztiei PCR probak egin ostean, horietako hamazazpik positibo eman dute. Langileei ere egin diete proba, horiek ostera, negatibo eman dute koronabirusean.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 7.946 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietako 418 positiboak izan ziren; Durangaldean 42 koronabirus kasu berri detektatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!