Positiboek nabarmen egin dute gora Berrizen, 19 kasu berrirekin

Anboto 2020ko urr. 2a, 12:37

Atzo 42 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 19 Berrizen, 15 Durangon, hiruna Zornotzan eta Iurretan eta bana Abadiñon eta Zaldibarren. 

EAEn, 7.946 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 418 positiboak izan ziren: 186 Bizkaian, 70 Araban eta 142 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,20, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 56 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!