Berrizen jaiak ospatuko dituzte ekainaren 25etik 28ra

Joseba Derteano 2020ko eka. 21a, 09:00
Iazko jaietako irudia.

Datorren asteko lau egunetan jaietan murgilduko da Berriz. Normaltasun berria indarrean sartu denetik, jaiak kalera ateratzen dituzten lehenengoak izango dira eskualdean. Bertso saioak, musika kontzertuak, dantza ikuskizunak… denetarik izango da. Hori bai, hainbat neurri jarri dituzte, segurtasuna bermatzeko. Ekimenetan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena eta denetan nahitaezkoa da maskara jartzea.

Egitarauari dagokionez, Txintxaun Kolektiboaren 'LanuevaAnormalidad' antzezlana, Eneritz eta Dana eta Olinda-ren musika kontzertuak, ekainaren 27ko dantza ikuskizuna eta bertso saioa nabarmendu daitezke. Honako bertsolariak ariko dira: Araitz Katarain, Irune Basagoiti eta Leire Vargas. Miren Amuriza izango da gai jartzailea.

Hiltegixe Berrizko Gaztetxiek, Berrizko Gazte Asanbladak, Oka Elkarteak, Umerrik eta Azeri Gorriak-ek elkarlanean antolatu dute egitaraua.

Izen-ematea, aurretik

Ekintzetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman eta bono-laguntzak eskuratu beharko dira. Izen-ematea modu presentzialean egin behar da: Ekainaren 22ko astelehenean eta ekainaren 24ko asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara, Olakueta plazan. Bono-laguntzak ordaintzeko zailtasunak dituenak, garbiketa-txanda batean parte hartzearen truke eskuratu ditzake.

Osasun neurriak bermatzeko, aforoa mugatuta egongo da ekintza guztietan eta aforoa aldez aurretik betetzen ez den ekintzetan, saioa hasi baino lehenago izena emateko aukera egongo da lekuan bertan.

Horrez gainera, honako osasun neurriak hartu dituzte:

- Ekintza guztietara maskara eraman eta aulkian eserita egon beharko da.

- Etxe bereko kide bat baino gehiago apuntatuz gero, elkarrekin esertzeko aukera izango dute.

- Erabilitako espazioetan, segurtasun neurri guztiak zainduko dira

Hona jaietako egitaraua:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!