Berrizko EH Bilduko zinegotziak adineko pertsonei telefono deiak egiteko prest agertu dira

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 21a, 17:00

Berrizko EH Bilduko kideek ohar bidez jakitera eman dutenez, koronabirusaren krisialdia hasi zenetik udalbatza osatzen duten gainontzeko taldeekin elkarlanean aritzeko beraien burua aurkeztu dute, eta gainera, bozeramaileen batzordean hainbat ekarpen egin dituzte. 

Hauek dira oposizioko kideek egindako ekarpenetako batzuk: 

1. Adineko pertsonei jarraipen zuzena egiteko telefono deiak egitea. "Gu prest agertu gara dei horiek egiteko, jakinik gizarte-langileek lan-karga handia dutela. Hala ere, eskaintza ez zaigu onartu", esan dute.

2. Indarkeria matxista jasaten duten emakume eta haurrei udalak bere zerbitzuak eta babesa helarazteko ahalegin handiagoa egitea. 

3. Krisialdiak irauten duen bitartean, arreta zerbitzua 24 orduz martxan egotea. 

4. Berrizko Udala Berrizko Zaintza Herritarrarekin harremanetan jartzea.

5. Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren jarraipena egitea. 

6. Udal langileen osasun baldintza bermatzea. 

7. Herriko merkatari eta enpresarien egoeraren diagnosi bat egitea. 

8. Igerilekuko garbiketa lanak orain egitea. 

9. Bertan behera gelditu diren kultur-ikuskizunak aurrerago egingo direla bermatzea. Eta horrela nahi duten sortzaileei ordainaren %30a aurreratzea. 

10. Berrizko Udalak plataforma bat sortzea, kultur programazioa berreskuratu bitartean sortzaileek beraien emanaldiak plataforma horren bitartez eskaintzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!