Etxealdia martxan da Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 15a, 11:38

Urte amaieran egingo den Euskaraldirako motorrak berotzeko Etxealdia martxan jarri dute Berrizen. 

"Itxialdian, etxekoen arteko harremanak biderkatu egin zaizkigu, bai aurrez aurre, bai telefonoz; eta, zalantzarik gabe, egoera bitxi eta berri honen aurrean, aukera berriak zabaldu zaizkigu", adierazi dute udaletik. Hori horrela Etxealdia martxan jarri duten, eta honen helburuak, komunikatzeko erabiltzen ditugun ohiturei erreparatzea eta hizkuntzari buruz hausnartzea dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!