Konfinamendua eramangarriago egiteko hainbat ekintza antolatu ditu Berrizko Udalak

Anboto 2020ko mar. 31a, 11:42

Itxialdia arindu eta eramangarriagoa egin asmoz, Berrizko Udalak jarduera ezberdinekin egutegi bat antolatu du. Egutegia egunero jarriko dute udaleko sare-sozialetan. Esteka honetan ere ikusgai dago. 

Bestalde, Berrizko Udaletik eskerrak eman dizkiete herritarrei izaten dabiltzan jarrerarengatik. "Jarrera miresgarria duzu, eta hori eskertzekoa da. Eskerrik asko etxean gelditzen zabiltzatenoi. Eskerrik asko, bihotzez, esparru publikoko zein pribatuko oinarrizko eta ezinbesteko zerbitzuei eusteko lanean zabiltzatenoi. Udalean lanean jarraitzen dugu guztion beharrei aurre egiteko. Guztion artean aurre egingo diogu honi". 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!