Desinfekzio lanak egiten ari da Berrizko Udala joan den barikuaz geroztik

Anboto 2020ko mar. 24a, 12:05

Barikuan abiatu zituen udalak desinfekzio lanak, "joan etorri handiko lekuetan egon daitezkeen koronabirusaren arrastoak desagerrarazteko".

Batez ere, denda, anbulatorio eta farmazia inguruetan indartu dituzte ohiko garbiketa lanak, baita zabor edukiontzietan, "koronabirusaren hedatzea ekiditeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!