Bertan behera utzi dute Berrizen martitzenetan egiten duten merkatua

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 24a, 09:10

Berrizko Udalak hainbat neurri berri hartu ditu eta herritarrei bando baten bitartez jakitera eman die. 

Lehenengo neurria, martitzenetan egiten den merkatua bertan behera uztea da. "Ohar berri bat izan arte ez da egingo", adierazi dute. Bigarrena, jendea dabilen tokiak desinfektatzea da, eta hirugarrena, alarma-egoerak irauten duen bitartean tamaina handiko bilketa zerbitzurik ez egitea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!