Indarkeria matxista pairatuz gero salatzeko deia egin du Berrizko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 21a, 16:54

Konfinamendu egoeran indarkeria matxistaren bat jasanez gero salatzeko deia egin du Berrizko Udalak. "Emakumeei gogorarazi gura diegu ez daudela bakarrik eta bizitza aldatzeko eskubidea dutela", azaldu dute prentsa ohar bidez udaleko berdintasun sailetik. 

Indarkeriaren bat jasanez gero ondorengoa egitekoa esan dute: 
- Arriskuan bazaude, deitu 112ra.
- Lesio fisikoak edo psikikoak badituzu ospitalera joan.
- Zure kasua profesionalei konfidentzialki kontatu gura badiezu deitu 900 840 111 (24 orduko zerbitzua).
- Berrizko Udaleko Gizarte zerbitzuarekin kontaktuan jarri 94 682 45 25 
- Informazio gehiago: hemen

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!