Hauteskundeak

Belaunaldien arteko zentro bat egitea proposatu du Elkarrekin Podemos Berrizek

Joseba Derteano 2019ko mai. 14a, 09:35

Koalizioak hauteskunde programa aurkeztu die herritarrei.

Herritarrek egindako proposamenak jasotzen dituen programa dela azaldu dute. “Herria biziz beteko duten neurriak dira. Neurri egingarriak, beharrezkoak eta positiboak”, azaldu du David Jimeno alkategaiak.

Adin guztietako herritarrei irekita egongo litzatekeen zentro bat egitea da proposamen bat. “Jakintza eta baloreak elkartrukatzeko balioko luke eta belaunaldi guztietako jendea eroso sentituko litzateke”, adierazi du koalizioak ohar batean.

Horrez gainera, udaleko gestioan herritarrek “parte hartze aktiboa” izan dezaten bitartekoak jartzea “lehentasuna” da eurentzat. Hurrengo urteetan emakumeen elkarteekin eta mugimendu feministarekin “lankidetza aktiboa” izan gura dute.

24 orduko pediatria zerbitzua errealitate bihurtzeko lan egingo dute eta pentsionisten egoera hobetzeko “ahal den guztia” egingo dute udaletik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!