Trinketeko finala zein desafioa, biak irabazi ditu Mikel Gonzalezek

Joseba Derteano 2018ko urr. 29a, 14:00
Euskal selekzioko pilotariak. Mikel Gonzalez goian, ezkerretik bigarrena.

Nazioarteko Pilota Txapelketaren barruko hitzordu bietatik garaile irten da.

Zapatuan buruz buruzko desafioa jokatu zuen Stich mexikarraren kontra, Lekeitioko trinketean. Pilotari berriztarrak 40-25 menderatu zuen mexikarra. Domekan, binakako finala jokatu zuen Bilboko Bizkaia trinketean. Inhar Ugartek eta biek 30-26 irabazi zieten Waltary kubatarrari eta Asier Aspuru abadiñarrari.

Abadiñon jokatutako Tornosolo Kopako finalean, berriz, De La Calle —buruz buruz— eta Ziarrusta-Ugarte —binaka— izan ziren onenak.

 Asier Aspuru, Inhar Ugarte eta Waltary Bilboko trinketean:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!