Izaro ikusteko sarrerak agortu egin dira Berrizen

Markel Onaindia 2018ko mai. 2a, 13:18

Zapatuan Berrizko kultur etxea bete egingo du Izaro Andres mallabitarrak, bertan emango duen kontzerturako sarrera guztiak saldu direla informatu baitute antolatzaileek. 

Eason izeneko diskoa aurkezten dabil Izaro, eta badirudi bere zaleak ikusminez daudela. Sarrera barik geratu direnek, datozen asteetan Euskal Herrian zehar emango dituen beste kontzertuei itxaron beharko diete; esaterako, hilaren 11n Oreretan joko du, 12an Lemoan, eta 18an Lekeition.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!