Maiatza eta ekaina bitartean, esaterako, 11 kontzertu inguru ditu iragarrita. Horietako bat zapatuan izango da (maiatzak 5), Berrizko kultur etxean, 20:00etan hasita. Kontzerturako sarrera 6 euroan egongo da, eta kultur etxeko bazkide direnek 4tan eskuratu ahalko dute.
Diskoa aurkezteko biraren hitzordu gehienak Euskal Herrian ditu mallabitarrak, baina kanpoan ere badabil tarteka. Adibidez, maiatzaren 18an Madrilen jotzeko aukera edukiko du, Radio3 irrati kateak eskainiko duen jaialdian.