Bizkaia-Lapurdi, euriagatik atzeratutako partidua bihar jokatuko dute

Joseba Derteano 2017ko ira. 22a, 08:00

Bote luzea modalitatean ariko dira. Berrizburun dagoen frontoi irekian neurtuko dituzte indarrak, 11:00etan.

Aurten bigarren aldia duen Euskal Herriko txapelketari dagokion partidua da. Bizkaia lehenengoz ari da parte hartzen eta etxeko partidu denak Berrizen jokatuko ditu. Biharko partidua irailaren 9an jokatzekoa zen, baina bertan behera utzi zuten euriagatik.

Bestalde, joan zen asteburuan Bizkaiak txapelketako lehenengo garaipena lortu zuen Gipuzkoaren kontra (9-5).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!