Eskuko kailua sendatu arte ez du jokatuko Ibai Zabalak

Anboto 2014ko ots. 20a, 14:00

Kailua nahiko zarratuta duen arren, ez du arriskatu nahi; Beginok ordezkatuko du Zornotzan

 

Binakako Pilota Txapelketan bizirik jarraitzea jokoan duen partidua harmailetatik ikusi beharko du Ibai Zabalak. Joan zen asteburuan ezin izan zuen jokatu eskuko minaren ondorioz, eta asteburu honetarako ez da erabat sendatu: "Kailua nahiko zarratuta daukat, baina azken ordura begira egon beharrean, nahiago izan dugu ez arriskatu. Horrela, ordezkoak ere badaki jokatuko duela, eta pilota aukeraketan Begino egon da", adierazi du Zabalak.

Zapatuan, 18:00etan, Zabala ordezkatuko duen Aritz Beginok eta Bengoetxea VI.ak Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu izango dituzte kontrario Zornotzan. Bikote biek garaipena behar dute finalaurrekoetako ligaxkara sailkatzeko aukerekin jarraitzeko. Hala ere, aurrerantzean "sailkapena ahaztu eta norbere lanagaz gustura geratzen" saiatuko da Zabala.

Berriztarrak Ladis Galartza ordezkatu du. Eta jokatu dituen bi partiduetatik bat irabazi eta bat galdu du. Joan zen astekoa Beginok jokatu zuen.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!