Berasaluze eta Apraiz lidergoaren bila

Anboto 2011ko ots. 4a, 10:31

Berasaluze VIII.a eta Apraiz binakako txapelketako laugarren garaipena lortzen saiatuko dira bihar arratsaldean, Zallan.

Berasaluze VIII.a eta Apraiz binakako txapelketako laugarren garaipena lortzen saiatuko dira bihar arratsaldean, Zallan. Bikote bizkaitarra txapelketako bikote liderraren aurka neurtuko da, Olaizola II.a eta Beginoren aurka, hain zuzen. Jokatu dituzten bost partiduetatik hiru irabazi dituzte Berasaluzek eta Apraizek; Olaizola II.ak eta Beginok, ostera, bost partiduak irabazi dituzte. Partidua bihar arratsaldean jokatuko da, 17:00etan, Zallako Mimetiz pilotalekuan.
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!