Berasaluze VIII.a eta Apraiz binakako pilota txapelketako bigarren puntua lortzen saiatuko dira gaur arratsaldean, Eibarko Astelenan, Bengoetxea VI.aren eta Patxi Ruizen aurka.
Berasaluze VIII.a eta Apraiz binakako pilota txapelketako bigarren puntua lortzen saiatuko dira gaur arratsaldean, Eibarko Astelenan, Bengoetxea VI.aren eta Patxi Ruizen aurka.
Bizkaiko bikoteak Olaizola I.aren eta Belokiren kontra lortu zuen orain arteko puntu bakarra (22-15). Gainerako partidu biak galdu egin dituzte, Titin IIIa-Pascual eta Xala-Barriola bikoteen kontra.
Bengoetxeak eta Ruizek, berriz, orain arte jokatutako hiru partiduetatik bi irabazi eta bat galdu dute.