Aurten ere Berasaluze eta Kapero garaile

Anboto 2011ko urt. 19a, 11:03

Sanantonio jaietako txapelketan Zumeaga eta Astarloa menderatu zituzten.

Sanantonio jaietako txapelketan Zumeaga eta Astarloa menderatu zituzten. Txapela ondo defendatu dute Berasaluze VII eta Kaperok. 22-14 irabazi zieten finalean Zumeaga eta Astarloari. Azken honek, profesionaletan jokatu izanaren zergatia erakutsi zuen; aurrean, Eñaut Berasaluzek izerdi asko bota behar izan zuen Zumeagari jokoan gailentzeko. 1. mailako final honen aurretik, baina, beste bi norgehiagoka ere jokatu ziren goraino beteta zegoen Berrizko frontoian. 3. mailako partiduan Estebez-Zabala bikoteak Rojo-Sautok osatutakoari irabazi zion, 22-18. Galdu arren, Rojo eta Sautok 60 urtetik gora ere pilotan ondo egin daitekeela erakutsi zuten. 2. mailakoan, Areitio I eta Arriaga I zeuden alde batetik, eta Agirrebeitia eta Etxezarraga bestetik. 22-19 izan zen azken emaitza, lehen bikotearen alde. Partidua parekatua izan arren, Etxezarragak ziklo-kroseko lasterketa korritu zuen goizean bertan, eta nekeak traizio egin zion. Berrizko pilotalekua lepo bete zen eta (400 bat lagun batu ziren) finalak ikusteko. Bestalde, domeka honetan ere izango dira neurketak Berrizen. Hona hemen karteldegia: 1. PARTIDUA (UMETXOAK): ALEN-ALEX vs ANDONI-PETRUT ------------------------------ 2. PARTIDUA (KADETEAK): ANGIOZAR-MENDIBE vs BALSERA-BIKUÑA ------------------------------ 3. PARTIDUA 4 1/2 I. SAN ANTONIO PILOTA TXAPELKETA: URIARTE (ABADIÑO) vs ONSALO (ARESO) [img]http://www.anboto.org/images/8700/8723/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!