Frontoioa lepo bete zuten zaleek, III. San Anton Pilota Txapelketako final ederra ikusi zuten larunbatean. Berasaluze VIIak eta ‘Kapero’k 22-15 irabazi zuten Milikua eta Benitoren aurka.
Lau pilotariek oso ikuskizun entretenigarria eskaini zuten. Eñaut Berasaluzek minduta zuen eskuin eskua, baina hala ere handiak eman zizkion. ‘Kapero’k, 58 urtek ematen duten esperientzia lagun, asko baztertu zuen pilota ezker hormara, arerioen jokoa zailduz. Milikuak eta Benitok ere txukun jokatun zuten, baina ez zen nahikoa izan txapela janzteko.
Partidu osteko bazkari aurrean, pilotari bakoitzari partiduko argazki bana eman zitzaion oroigarri gisa, koadro formatuan, enmarkatuta eta kristalarekin babestuta.
Finalaren aurretik, beste partidu interesgarri bat jokatu zen. Oizpe pilota eskolako Alberdik eta Perosanzek 22-17 irabazi zuten Azpeitiako Ilunpe eskolako bikotearen aurka.
Antolatzaileak ikaragarri gustura daude aurtengo aldiarekin eta oso esker oneko Berrizko Udalari, Herman ‘Aldekoa’ txistulariari, epaile guztiei, Julen argazkilariari, eta, Toki-Ona eta Orlegi tabernei.