TOKIKOM JARDUNALDIAK
Esther Alonso: "Irakurleen babesak hedabidearen independentzia ekonomikoa eta editoriala ahalbidetzen ditu"

Julene Frantzesena 2021 aza 11 Durangaldea

Esther Alonso (Madrid, 1976) Eldiario.es hedabide digitaleko Marketin eta Garapen zuzendaria da. Ostiralean solasaldia eskainiko du Arrasaten egingo diren Tokikom Sarien barruko jardunaldian, eta zehazki, Eldiario.es-en esperientzian oinarrituta, komunitatea izango du hizketarako gai.