Gertufest jaialdia egun bira luzatu dute aurten

Anboto ira 05 Izurtza

Izurtzako jaien barruan Santo Tomas parkean egiten duten Gertufest jaiak egun bi izango ditu aurten, bat barik: irailaren 6a eta 7a. Barikuan, helduei begirako ekintzak izango dira nagusi. Zapatua umeei eta familei bideratuta egongo da, batez ere.