Hil egin da atzo Anboton erori zen 18 urteko mendizalea

Anboto 2026ko abuztuaren 20a

El Correo egunkariak kaleratu duenez, Anbotoko iparraldeko harri eremu batean 30 metrotatik amildu zen emakumea hil egin da gaur. Helikopteroan larri eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

18 urteko mendizale batek istripua izan zuen atzo arratsaldean Anboto mendiaren iparraldeko harri eremu batean. Ertzaintzak azaldu zuenez, 16:30 jaso zuten abisua. Gaztea 30 metroko altuera batetik erori zen. Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu ziren eta Ertzaintzak helikopteroz erreskatatu zuen. Osakidetzako helikopteroa Atxondoko Arrazola auzoan zain zuen Gurutzetako ospitalera eramateko. El Correo egunkariak azaldu duenez, zauritua Gurutzetako ospitalean hil da gaur. 

Ertzaintzak atzo kaleratutako prentsa oharrean gaineratu zuenez, istripua izan zuen mendizalea bihotz-biriketako geldialdian sartu zen eta UVRko erreskatatzaileek bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!