18 urteko mendizale bat 30 metroko altuera baterik erori da Anboton

Anboto 2026ko abuztuaren 19a

Larrialdi zerbitzuek 16:30 jaso dute abisua. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroan.

18 urteko mendizale batek istripua izan du gaur arratsaldean Anboto mendian. Ertzaintzak azaldu duenez, 16:30 jaso dute abisua. Gaztea 30 metroko altuera batetik erori da. Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira eta Ertzaintzak helikopteroz erreskatatu du. Osakidetzako helikopteroa Atxondoko Arrazola auzoan zain zuen Gurutzetako ospitalera eramateko.

Ertzaintzak gaineratu duenez, istripua izan duen mendizalea bihotz-biriketako geldialdian sartu da eta UVRko erreskatatzaileek bihotz-biriketako bizkortzea egin diote.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!