Etxebarri jatetxeak beste sari garrantzitsu bat eskuratu du aste honetan. Mohamed Benabdallah, (Aljeria, 1980) Axpeko jatetxeko sumiller eta jantoki-zuzendariak Espainiako Gastronomia saria eskuratu du Sumillerrik Onenaren atalean, 2026ko edizioko epaimahaiaren aktak jasotzen duenez. Cristina Díazek zuzendu zuen epaimahaia ekainaren 21ean bildu zen. Díaz Maralba jatetxeko sumillerra da, eta 2022an sari hau jaso zuen Sumillerrik Onenaren kategorian. Epaimahaia honako aditu hauek ere osatu dute: saria hau irabazitako Luis García de la Navarra eta María José Huertas; akademikoak diren Custodio Zamarra, Paz Ivison, Ladislao Azcona, Juan Manuel Bellver eta Bosco Torremocha; eta, horiez gain, Akademiako presidente Luis Suárez de Lezo.
Quique Dacosta eta Mugaritz lako jatetxe arrakastatsuetan ibili ostean, Etxebarri jatetxera batu zen 2017an. Mohamed Benabdallahk Etxebarrin 400 ardo-erreferentzia baino gehiago biltzen dituen karta gidatzen du, Bittor Arginzonizen ondoan. Gaur egun, nazioartean lanbideko erreferente nagusietako bat da, eta aitortza hori are gehiago sendotu zen 2025ean, The World’s 50 Best Restaurants erakundeak ematen duen The World’s Best Sommelier Award saria jaso zuenean. Errekonozimendu hori jasotzerakoan ANBOTOk sumillerra elkarrizketatu zuen.